Kaeb nai

ZERGATIK OSATU GARA

Inguratzen gaituen eremu sozio-kulturala gero eta anitzagoa eta mestizoagoa den arren, desberdintasun sozialak eta giza eskubideen haustea gehitzen doaz, horregatik beharrezkoa ikusten dugu hutsune hau arintzeko abordatze interkultural batetik lan egiteko premia.

Bestalde, instituzio publikoak gero eta sentikorragoak azaltzen dira behar hauetara, Eusko Jaurlaritzak Immigrazio planean jasotzen dituen estrategia lerroetan frogatu daitekeen bezala. Ondorioz, nahitaezko ikusten dugu zentzu honetan gizarte-eragile guztien partehartzearekin, erantzun bat ematea eta akzio eta ekimen integral eta bateratuak bultzatzea.